XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Pertsona, objektu, edo gertaera bati buruzko informazio berria interpretatzen da, bere elementuak gonbaratuz oroimenean bildurik dauden gogamen-egitura (eskemak) hauetxekin.

Aurreko ataletan ikusi dugu nola eskemek gertaera berriak interpretatzeko laguntzen duten, eta nola informazio berriak eskema honetan eragina duen.

3. Informazio bat bera interpretatzeko zenbait eskema alternatibo dugunean, une honetan eskuragarriena dena erabiliko dugu.

Eskema baten eskuragarritasuna, erabilpenaren errezentziaz gain (eskema hori erabili denetik zenbat denbora), erabilpenaren maiztasunaren arauera ere egongo da.

4. Informazio berriaren kodifikazioan, eskema baten erabilpena eragindurik izango da, informazio hori erabiliko dugun helmugaz edo jomugaz.

5. Subjekturen batek informazioa jasotzen ari den unean, eskema bat aktibatzen badugu, eskema honi dagozkion informazioaren aspektuak bakarrik izango dira era abstraktoaz kodifikaturik.

6. Informazio berri honek deskribaturiko objekturen bat eskemaren adibide gisa identifikatzen bada, objektu horri buruz eratuko dugun irudikapena eskema horretan oinarrituko da, informazioa oroimenean unitate gisa bilduko delarik.

Beraz, eskema honetan oinarrituz, beste informazio guztiak baloratuko ditugu.

7. Objektu, pertsona, edo egoera bati buruz informazio handia ematen digutenenan, informazio horren zati bat bakarrik prozesatuko dugu eta ondoren, aukeraturiko informazio hori jatorrizko materialea birreraikitzeko erabiliko dugu, birreraikuntz prozesu hau, eskemak gidaturikoa izanik.

8. Informazio bat Hartze Luzeko Oroimenean areago atxekia izango da, prozesatua izan bada maiz.

Hau da, zenbat eta denbora luzeago informazioa prozesatzen, orduan eta areago atxekituko da oroimenean.

Ideia hau, Psikologia Sozialean oso hedaturiko ideia izan da, nahiz gaur egun eztabaidatsua izan.

9. Subjektuak judizioren bat ematen duenean, ez du egiten oroimenean, judizio hori emateko, aldez aurretik bildurik duen informazio guztiaren bilakuntza sistematikoa, aldiz, une horretan oroimenera eskurakoiena den informazio horren multzo txikia bakarrik erabiltzen du.

Beste hitzetan, eskuarki judizioak eman eta burutzeko erabiltzen dira heuristikoak.

10. Errezentzia gehiagoz edo gertuago erabili izan diren eskemak izango dira, judizioa emateko edo informazio interpretatzeko, Hartze Luzeko Oroimenetik eskuratzeko gertagarrienak.

Esatebaterako, demagun Priming-kontzeptua, eskema baten aktibazioari datxekiolarik.

Aztertu izan da nola Priming-efektu honek, ondorengo informazioaren prozesamenduan eragina duen.